• Libertimendua Donapaleun otsailaren 7a 10etatik goiti

    Helduden otsailaren 7an eginen da mende huntako bigarren libertimendua Amikuze aldean. Badu zenbait hilabete, dantzariak beren aldetik, Xabi Aintziburu eta Patxi Tikoiperen gidaritzapean, eta zirtzilak berriz Mattin Irigoienekin, ari direla beren karguetan treba eta trebatzen.

     

    Aro berriko Libertimendua Donibane Garazin berpiztua dute duela zenbait urte Antton Lukuren inguruan. Izpiritu berarekin lotu zaizkio Donapaleun ere, ihauteri aroaren bukaera despeitzeko. Zirtzilak beren ele eta sino ahalgezungarriekin, nolazbait ilunpetan atxiki nahi ginuzkeen baina barnea iraultzen dizkiguten gaiak plazaratuko dituzte berriz ere, ezin erranak erranez eta jendea bere buruarekin jostaraziz, dibertituz hots. Dantzariek berriz, natura basaren oldarraren parean, urratsa, neurria eta norbere buruaren menderatzea ikusgarri eginen dituzte kolektiboaren (komunitatea ?) diziplinaren argitan. Heldu da uda, argia, beroa, doala hemendik iluna, hotza eta beldurra beste urtea arte.

    Bederen, hori digute agertuko bertsulari gazteek, bi populazio horien arteko sintesia egniez, ele libro eta inprobisatua alde batetik zirtzilen gisara, eta dantzarien gisa figura inposatuetan beren metrika eta errimekin. Ofizio hortan Luku anaiak, Hirigarai Bixente eta Ximun Cazaubon dituzkegu aurten.

    Horra beraz zer izanen den jokoan Donapaleuko karriketan otsailaren 7 huntan goizeko 10etarik goiti. Lehenik karrika itzulia egina izanen da eta 11etan, merkatu plazan emanen da libertimendua bera. Oren batak aldian, nahi dutenak oro bazkaltzera joaiten ahalko dira Aiziritzeko gelara. Hortarako, galdegina zauzue berehala deitzea zenbaki hauetara, tokia atxikitzeko : 05.59.65.76.15 (Alain) edo 06.81.51.96.83 (Pettan).

    Baxenabartarrek badugu gure libertitzeko manera, eta horren gaurko begiz bizitzera etortzera luzatua da gomita.

    Eta bai, zehaztu behar da, hau ez baita ikusteko, bizitzeko baizik !

    Egun airos hau Kitzikazank antzerki taldeak, Burgaintzi dantza taldeak eta Amikuzeko ikastolak antolatua da.

    Ez hutsegin.

    « Irakurtzeko : Seaska, 40 urte euskararen aldeOtsailaren 16a, asteartearekin, ihauteriko "matahami bazkaria" ikastolan »

    Tags Tags : , , , ,
  • Commentaires

    Aucun commentaire pour le moment

    Suivre le flux RSS des commentaires


    Ajouter un commentaire

    Nom / Pseudo :

    E-mail (facultatif) :

    Site Web (facultatif) :

    Commentaire :